Azken garagardo tragoak hartzeko parada gaur, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 12a, 02:00

garagardo Azoka azken txanpan da; ostegunean nesken taldeak zabaldu zuen, eta hiru egunetan herritar ugari pasa dira bertatik, batzuk garagardoa edatera, eta besteak edateaz gain, bazkaldu eta afaltzera. Azokara joateko aukerarik izan ez dutenek edota errepikatu nahi dutenek gaur dute azken eguna. Eguerdiko 12:30etatik aurrera egongo da zabalik, gaueko 22:00ak arte.

14 garagardo eta ohizko janaria
Guztira 14 garagardo daude aukeran: Paulaner.org, Munchner, Paulaner Salvator, Paulaner H.W., Affligem Blond, Affligem Dubbel, Guinness, Murphy roja 2006, Amstel Oro,Amstel, Maes, Hei­neken, Buckler, Cruzcampo eta Newcastle. Menua berriz, garagardo azokako tradizionala izango da: ukondoa, saltxitxak eta euskal oilaskoa, patata purearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!