Uraldek eramandako Altzuetako sagardoa, aurtengo onena

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 11a, 02:00

Txinparta taldeak XXXVI. ibilaldia egin zuen Goizuetara, joan de larunbatean, eta ondoren, bazkaria eta Sagardo Txapelketa egin zituzten 34garren aldiz, Txantxangorri elkartean. Juan Luis Uraldek eramandako Altzuetako sagardoak irabazi zuen, 83 punturekin. Bigarren postuan Haritz Otxotorena geratu zen, Gurutzetako sagardoarekin, 78 puntu lortuta. Gainerakoek 73 puntu lortu zituzten: Argoitz (Gurutzeta), Txato (Rufino), Xabi Otxotorena (Zapirain), eta Pedro Ibarzabal (Alorrenea).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!