Urkok 30-22 irabazi dio Urrutia Iari Kutxa Sariko prebiako lehenengo partidua. Orain, Oñatzen aurka jokatu beharko du.
Banakako Kutxa Saria Txapelketako prebia hasi zen atzo, Galarretan, eta sorpresarik gabe hasi ere. Espero bezala, Urkok irabazi egin zion Urrutia Iari: 30-22. Urrutia Ia irabazten hasi zen eta hasiera batean, gauzak zail jarri zizkion faboritoari. 3-5 nagusituz hasi zen Saldiaseko aurrelaria. Urkok, ordea, 12-9 hartu zion aurrea eta partidu bukaeraraino jarraitu zuen aurretik. Urrutiak ez zuen amore eman eta 18-17ra gerturatzea lortu zuen. Azkenean, alferrik.
Urkok, orain, Oñatzen aurka jokatu beharko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!