«Ongintzako dirua trafiko seinaleetarako erabiliko dute»

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 11a, 02:00

Hamaikabat alderdiak prentsa ohar bidez azaldu du, Gobernu Taldeak eta Ez­ker Batuak adostu dutela 90.000 euro gutxiago bideratzea, Ongintzara. «Dipu­ta­zioak Zaharren Egoitza­rako diru gehiago eman due­la apro­betxatuz, hain zu­zen, 184.079,60 euro, Uda­lak On­gintzari diru gu­txiago ematea erabaki dute, uste baitute 90.000 euro horiek ez direla beharrezkoak patronatuan», azal­­du du Iñaki Arratibel H1! alderdiko bozeramaileak. Dena dela, larriena, diru horren erabilera dela azpimarratu du Arratibelek: «Ezker Abertzaleak, lehen ANVk eta orain Bilduk, Ezker Batuaren babesarekin erabaki du, On­gintzari ken­dutako dirua trafiko seinaleak erosteko eta ibil­­bide publikoaren mantenurako erabiltzea. Broma dela dirudi, baina ez da. Trafiko aldaketak utzi duen zuloa Ongintzako diruarekin tapatuko da».

«90.000 euroak beharrezkoak dira Ongintzan»
Arratibelek dio Ongintza ez dela Zaharren Egoitza bakarrik, «etxez etxeko laguntza dago, Eguneko Zentrua eta beste hainbat zerbitzu». Hori horrela, Hamaikabat alderdiaren us­tez, «90.000 euro horiek beha­rrezkoak dira Ongin­tzan eta trafiko antolaketa berriak utzitako zuloa, hain beharrezkoa ez den beste arlo bateko diruarekin tapatu beharko litzateke».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!