MAILU ARRUTI - BAKARRIZKETAK: «Bakarrizketara engantxatzeko, publikoak bere burua erreflejatua sentitu behar du; horretan saiatzen gara»

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 11a, 02:00

MAILU Arruti, Ione Gorros­tazu eta Olatz Etxeberria bakarrizketan ariko dira astelehenean, San Antonio Egunean, Ereñotzun. Aur­tengo nobedadeetako bat da, afari herrikoiaren bueltan an­tolatu dutena, afaria bera giro­tzeko asmoz. Geroz eta arra­kasta haundiagoa duen generoa da bakarrizketena, eta nahiz eta hasieran hala ez pentsatu, uste baino lan gehiago izaten ari dira aste­lehenean Ereñotzun izango diren hiruak. Kro­nikak Mailu Arrutirekin  hitz egin du, eta azaldu duenez, gustura daude han-he­menka egiten ari diren lanarekin.

Hiru bakarrizketa,
bakoitzak berea

Ohi bezala, Ereñotzun ere, bakoitzak bere bakarrizketa egiten du, ordu laurden ingurukoa.
Mailu Arrutik garai bateko etxekoandreei buruzko baka­rriz­keta egingo du, etxekoandre profesionalen aldarrikapena eginez: «garai bateko markak, erosketak, garbiketak egiteko modua ekarriko ditut gogora». Ione Gorrostazuk berriz, txikia izateak dituen bentajei buruz egingo du bakarrizketa. Eta azkenik, Olatz Etxeberriak zentro komertzialetan eros­ketak egiteko moduari buruz.

«Bakarrizketak helduentzako ipuinak dira»
Mailu Arrutik azaldu duenez, bere iritziz, bakarrizketak hel­duentzako ipuinak dira. Eta engantxatzeko, publikoa iden­ti­fikatua sentitzea ezin­bestekoa da: «bizitzan, egu­nerokota­sunean gertatzen diren egoera xelebreak kon­ta­tzen ditugu, eta bakarrizketak arrakasta izaten du publikoa egoera horietan erreflejatua sentitzen bada. Egoerak, normalean, ridi­ku­luak izaten dira. Eta publikoak egoera hori noizbait bizitu badu, barre egiten du».

Erantzun ona espero dute, Ereñotzun

Adin tarte guztietako jendea espero da Ereñotzuko afarian, eta M. Arrutik dio, hori ga­rrantzitsua dela bakarriz­ketak egiterako orduan: «Ere­ñotzun erantzun ona espero dugu. Publikoa orduan eta adin tarte zabalagokoa izan, ho­beto. Az­kenean, egoera ez­ber­dinak kon­tatzen ditugu, adin ezber­dinetara egokituta prestatu ditugun egoerak».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!