Ikasturte bukaerako festa izango dute gaur, Elizatxo ikastolan. Horretarako, egitarau zabala prestatu dute, goizeko 10:30etatik aurrera. Hasteko, ikasleen emanaldiak izango dira; ondoren, pailazoak eta bazkaria. Arratsaldean, jolasak, puzgarriak, eta musika eta dantza antolatu dituzte, besteak beste.
EGITARAUA:
10:30 Ikasleen ekitaldia, Euskal Dantzak eta 4,5 eta 6 mailakoen dantza saioa.
Ondoren, bi marisko loteren zozketa.
12:00 Pailazoak.
14:00 Bazkaria, ikastolan bertan.
15:30 DBHko ikasleek antolatutako jolasak.
15:45 Gurasoen futbolin, toka eta bote txapelketa.
16:00 Puzgarriak eta futbolina.
17:00 Musika eta dantza Dj batekin.