Hernaniko errugbi taldeak antolatutako Garagardo Azokak ostegunean ireki zituen ateak eta bi egunotan hernaniar ugari gerturatu da Atsegindegira, afari mokadu bat egin eta aukeran dauden garagardo ezberdinak probatzera. Garagardo Azokak asteburua du aurretik oraindik, eta gainera, gaur eta bihar, afaltzeaz gain, bazkaltzeko aukera ere izango da. Gaur, eguerdiko 12:30etatik gaueko 01:00etara egongo da irekita eta bihar, berriz, eguerdiko 12:30etatik gaueko 22:00etara.
14 garagardo, ukondoa, saltxitxak eta oilaskoa
Guztira, 14 garagardo daude aukeran: Paulaner org. Munchner, Paulaner Salvator, Paulaner H.W., Affligem Blond, Affligem Dubbel, Guinness, Murphy Roja 2006, Amstel Oro, Amstel, Maes, Heineken, Buckler, Cruzcampo eta Newcastle. Jateko, berriz, ukondoa, saltxitxak eta euskal oilaskoa daude, patata purearekin. Postrerako gazta pixka bat ere izango da.