Inmakulada ikastetxeak Eskola Eguna ospatuko du gaur, kurtsoari agur esateko. Festa, goizean goizetik hasiko dute, Agustinetan. Ondoren, eguerdiko 12:00etan, ekitaldirik garrantzitsuena izango dute, Sandiusterrin: jaialdia. Bertan, ikasleek egindako antzerkiekin, ipuin klasikoak gogoratuko dituzte. Beraz, txikitako ipuinak gogoratu nahi dituzten guztiei gonbitea luzatzen diete Sandiusterrira gerturatzeko. Jaialdian bertan, DBH 4koei ere agur berezi bat egingo diete.
Ondoren, bazkaria eta musika, eta puzgarriak izango dira arratsalde osoan zehar, festa girotzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!