Luis Intxauspek gaur hartuko du alkate kargua

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 11a, 02:00

Luis Intxauspek, Bildu koa­li­zioko Alkategaiak, gaur har­tuko du alkate kargua, izan ere, bere alderdiko 9 zine­gotzien botoak nahiko izan­go ditu Hernaniko alkate iza­te­ko. Al­katea erabakitzeko in­bes­tidu­ra saioa goizeko 11:00e­tan izango da Udale­txeko Pleno Aretoan (2. pi­sua). Marian Beitialarrangoitia egungo Alkateak ekingo dio inbestidura saioari eta hau­tes­­kundeetan era­baki diren 17 zinegotziek beren kar­gua har­tu ondoren, zi­ne­gotzi zaha­rre­nak eta gaz­teenak zuzen­duko dute Plenoa, legeak hala agin­d­uta. Zinegotzi bakoi­tzak nahi duen Alkategaiari eman­go dio botoa; botoa sekretua izaten da. Alkate berriak Ple­noan bertan hartuko du kar­gua eta gobernu taldea osatu beharko du hilabeteko epean. Bilduk dei egiten die herri­tarrei inbestidurara azaltzeko.


4 alderditako 17 zinegotzi

  • - Bildu (9 zinegotzi): Luis In­txauspe, Kistiñe Lujanbio, Aitor Miner, Idurre Conde, Iker Goenaga, Gloria Men­di­nue­ta, Asier San Emeterio, Be­ñat Amenabar eta Nahiara Sanchiz.
  • - EAJ-PNV (3 zinegotzi): An­do­ni Amonarraiz, Jose Anto­nio Cuesta eta Maria Otaegi.
  • - PSE-EE (3 zinegotzi): Este­fania Morcillo, Jose Ramon Chica eta Jose Perez.
  • - Hamaikabat (2 zinegotzi): Iña­­­­­­­­­ki Arratibel eta Iñaki Barrio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!