Dozenaka herritarren txalopean zabaldu zuten atzo Garagardo Azoka, Errugbi Elkarteko nesken taldeak. Banaka aurkeztu zituen Rafa Larretxeak irekiera ofizialki egin aurretik, eta ondoren, Maider Garmendia entrenatzaileak hartu zuen hitza. Esker hitzak izan zituen hasieran: Atsegindegira gerturatutakoei, elkartekoei eta taldeko neskei eskerrak eman zizkien emandako babesagatik, eta nesken taldearen ametsa egi bihurtzeko oso gutxi geratzen zela adierazi zuen: «espero dugu nesken taldeak klubaren historian tartea izatea».
Taldea 32 neskek osatuko dute, eta Maider Garmendia eta Nerea Granados izango dira entrenatzaileak. Jose Elosegi berriz, laguntzaile tekniko lanetan ariko da.
Igandera bitartean, 14
garagardo eta janaria aukeran
Azoka igandera bitartean izango da zabalik. Gaur, 19:00etatik 00:30etara izango da zabalik. Bihar eta igandean berriz, eguerditik zabalduko dute, bazkariak ere emango baitituzte. Ordutegia honakoa: larunbatean, 12:30etatik 01:00etara, eta igandean, 12:30etatik 22:00etara. 14 gargardo izango dira aukeran aurten, Azokan.