Faboritoen aurka, neurketa zaila, gaur Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 10a, 02:00

Hernanik Oiartzunen aurka jokatuko du finalerdietako joaneko kanporaketa. 19:45etan izango da, Oiartzungo frontoian.

Gipuzkoako Herriarteko Txa­­pelketan, finalerdietako joa­­neko kanporaketa jokatuko du Hernanik, gaur. Txa­pelketa irabazteko faboritoa den taldea izango du aurrez aurre: Oiar­tzun. Norgehia­go­kak 19:45etan hasiko dira, Oiartzunen.


Kadeteetan, zaila; jubeniletan, parekatua; eta seniorretan, faborito
Kadete mailan, Egoitz eta Josu Altuna anaiek Zapirain eta Ugalde IIaren aurka jokatuko dute, eta partidu zaila espero dute. Ugalde II esaterako, maila horretako pelotaririk onentsuena da. Dena dela, hernaniarrak fin ari dira eta jokatutako 4 partiduetatik 3 irabazi dituzte. Jubeniletan, Eneko Lujan­bio eta Aritz Murgiondo, Sa­rasti eta Imazen aurka neurtuko dira. Oso norgehiagoka pa­rekatua espero da. Hala ere, Hernania­rrek partidu guztiak irabazi dituzte eta konfiantza haundia dute beraiengan. Seniorretan, faborito izango dira Ioritz Arrieta eta Aitor Gorrotxategi hernaniarrak. Besteak beste, Arrieta aurrelaria bueltan izango da lesio luze baten ondoren eta daukan guztia ematera aterako da frontoira. Gorro­txa­tegi maila ona ematen ari da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!