Txistularien azken kontzertua, bihar arkupetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 11a, 02:00

Musika Eskolako txistu tal­deak kontzertua eskainiko du bihar, 12:30etan, Udale­txe­ko arkupetan. Talde ho­nek ikas­turtean barrena es­kain­tzen di­tuen hiruzpalau kontzer­tuetako azkena izan­go da. Kontzertua egunsentiko doi­nue­kin hasiko da, festa ga­raia datorrela eta, txistu­la­riek bereziki goizeko dianak jo­tzen egiten duten lana eka­rriko dute gogora. Damua ga­raiz eta Goiz ereski albo­radak joko dituzte. Ondoren, bi atal izango ditu emanaldiak: alde batetik, Garbizu, Olaizola edo Guridik txistu banda­ra­ko propio egindako doinu be­reziak izango dira entzun­gai; eta bestetik, Oskorriren kan­tak eta sanferminetako doinuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!