Ikasleen jaialdia, poteoa eta kontzertuak, gaur Ereñotzun, San Antonio Jaiak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 10a, 02:00

Ofizialki 20:00etan hasiko dira festak kanpai zaratatsu eta suziriekin. Gauean kontzertuak izango dira: Kerobia, Despervicio eta Gaueko itzalak.

Ereñotzuko San Antonio Jaiak gaur hasiko dira kanpai zaratatsuen hotsekin eta su­ziriak jaurtita. Hori arratsaldeko 20:00etan izango da, bai­na aurretik, 15:30etan, Txi­rrita ikas­tetxeko ikasleek kurtso bu­kaerako jaialdia egingo dute.

Autobusa, doan
Behin suziriak botata, poteo he­rrikoia egingo da eta gaue­an, 00:30etatik aurrera kon­tzertuak izango dira: Ke­robia, Despervicio (The Zeporen ordez) eta Gaue­ko itzalak. Bestalde, autobus zerbi­tzua egongo da ostiral eta la­runbat gauean, doan: Her­na­nitik (Zin­koenea) Ereño­tzura, 00:00e­­tan eta 03:00e­tan, eta Ere­ñotzutik Herna­nira, 00:30e­­tan, 03:30etan eta 07:00etan.

Eskerrak bildutako diruagatik
San Antonio Jaietako egitarauak banatzearekin batera di­ru bilketa egiten da Ereño­tzun, etxez etxe, eta bertatik eskerrak eman nahi dituzte, 3.501 euro jaso dituztelako dagoeneko. Oraindik dirua ematen ari da jendea eta jakinarazi dutenez, norbaitek nahi badu, kontu honetan ere egin dezake ekarpena: 3035 0025 88 0250035973.

Gaurko egitaraua
15:30etan, Txirrita ikastetxeko
ikasleen kurtso bukaerako jaialdia, Txirrita ikastetxean.
20:00etan, Festen hasiera kanpai zarata­tsuen hotsez eta suziriak jaurtiz.
Ondoren, poteo herrikoia.
00:00etan, Denok plazara!
00:30etan, kontzertuak: Kerobia,
Despervicio eta Gaueko itzalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!