San Joanetan, Koadrilen Egunean, autobusa jarriko dute herritik jatetxerako joan-etorria egiteko

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 9a, 02:00

Koadrilen Eguna berezia izaten da San Joan jaietan, eta hori kon­­­tuan izanda, Sansonategi Jatetxeak zerbitzu berezia jartzea erabaki du aurten. Jatetxera (Martindegin) bazkaltzera joaten direnentzat autobus zerbitzua jarriko du, «koadrilen mesederako». Jatetxean tal­­­deen­tzako menu bereziak dituzte, eta haurrentzako menua debalde da. Baz­karirako lekua hartzeko 943 33 15 72 telefonora deitu behar da, eta edozein informazio www.sansonategi.com helbidean topatu liteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!