Elizatxo Ikastolak ikasturte bukaerako festa egingo du larunbatean eta egitarau zabala prestatu dute. Goizeko 10:30etan ikasleen ekitaldia izango da, musika eskolako ikasleek zuzenduta. Baita euskal dantzak eta dantza saioak ere. Emanaldiaren ondoren, inauterietan jende gehien bildu duen konpartsa izateagatik irabazitako bi marisko lote zozketatuko dira. 12:00etan, berriz, pailazoek alaituko dute giroa. 14:00etan bazkaria izango da, ikastolan bertan, eta ondoren, jolasak, futbolin, toka eta bote txapelketak, puzgarriak, eta musika eta dantza ez dira faltako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!