Estilo guztietako emanaldiak egun eta gauak girotzeko: berbenak, gau elektronikoak, disko festa, bertsolariak...

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 23a, 02:00

FESTAK eta musikak bat egingo dute gaurtik aurrera, San Joanak irauten duten bost egunetan. Musika emanaldi gehienak gauez izango dira, Ti­losetan edo Atsegindegi inguruan; nahiz eta ia arratsaldero izango den emanaldiren bat.


Lau kontzertu, Tilosetako kioskoan
Gaur hasi, eta igandera bitartean, gauero izango da kon­tzer­tua Tilosetako Kioskoan, gaueko 23:00etan hasita. Gaur­koan Trakets talde hernaniarrak joko du, San Joan bezperako kon­tzertua; gaurkoa izango da talde bakar batek jotzen duen egun bakarra. Bihar, esaterako, hiru talde izango dira txosna ingurua girotzen: Necro­nico, Sindrome de Parker eta The Zepo taldeak. Koadrilen Egu­nean, beste hiru taldek hartuko dute erreleboa: Belgrado, CC627 eta Takumah Reggae Band taldeek. Az­kenik, igandean Met Heav, Im­pio, Pandemia eta Men­deku Itxia taldeek eskainiko dute kontzertua. Sound System, Punk, Binilozko Xiringak eta Dj-ak, Molotoffeko txosnetan Molotoff Irratiko txosnan ere, gauero izango da musika estilo ezberdinez gozatzeko aukera; hemen ere, emanaldi guztiak gaueko 23:00etan hasiko dira. Gaur, festak hasteko, Sound System estiloko musika jarriko dute. Bihar, Punk musika izango da protagonista; eta etzi Dj-ak arduratuko dira txosna ingurua girotzeaz. Azkenik, igandean, Binilozko Xiringa taldea arduratuko da musika doinuak zabaltzeaz.


Bestelako kontzertuak, nonahi
Bi gune horietaz aparte, festetan bazter ugaritan izango dira kontzertuak. Gauez, herriko kar­rozenentzat emanaldia izango da, bihar: Orots taldeak jarriko du musika, Atsegindegin, 23:00­etan hasita. Eta gazteenen txanda, etzi izango da, Koadri­len Egunean. Kasu honetan, ordua eta lekua berdinak izango dira, baina musika jartzeaz Oihan Vega, Gazteako DJ-a arduratuko da. Hauez gain, mariatxiak, bertsolariak, banden kontzertuak, abesbatzenak eta AMHER­ek antolatutakoak ez dira faltako, aurten ere.

EKAINAK 23
19:00 Kantuz eta Ozenki abesbatzen kontzertua, `Zapa´kalean.
20:30 Hernaniko Musika Bandak `San Joan Martxa´ joko du kaleetan barrena.
23:00 Gau elektronikoa Milagrosa kapera aurrean:
Rak atak, Alivio eta Katxi batxe. Paket Flat kolektiboa.
23:00 Sound Systema Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00 Reggae Sound System txosna gunean. Txosna Batzordea.
23:00 Trakets taldearen
dantzaldia, Tilosetan.

EKAINAK 24
12:00 Hernaniko Txistulari Bandaren Kontzertua Gudarien
plazan.
13:15 Hernaniko Musika Bandaren kontzertua Arkupetan.
18:30 Kulturen arteko musika emanaldia Urbietan. AMHER elkartea.
23:00 Punk gaua Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00 Necronico, Sindrome de Parker eta The Zepo taldeen emanaldia. Tilosetan.
23:00 Orots taldearen dantzaldi `karroza´ Atsegindegin.

EKAINAK 25
19:45 Imperial Mariachiaren emanaldia Plazan.
23:00 Patxi eta konpainia taldearen emanaldia Plaza Berrin. San Joan Konpartsa elkartea.
23:00 Gau elektronikoa Milagrosa kaperaren aurrean: Txutxi, Dxpe, Dj Iwan (Bjd). Paket Flat kolektiboa.
23:00 Dj-ak Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00 Belgrado, CC627 eta Takumah Reggae Band taldeen emanaldia Ezkiaga pasealekuan.
23:00  Oihan Vegaren, diskofesta, Atsegindegin

EKAINAK 26
19:30 Bertsolariak Plazan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Agin Rezola, Beñat Gaztelumendi. Gai jartzailea: Gorka Tolosa. Elur Txori elkartea.
20:00 Fermin Valencia abeslariaren emanaldia Plaza Berrin. San Joan Konpartsa.
22:00 Kupela taldearen emanaldia Plaza Berrin. San Joan Konpartsa.
23:00 Binilozko Xiringak Molotoff Irratiaren
agertokian.
23:00
Meat Heav, Impio, Pandemia eta Mendeku Itxua taldeak, Tilosean.



Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!