Hernaniko Axeri Bila herri lasterketa ekainaren 18an izango da eta izen ematea zabalik dago. Hori bai, aurten aurrez eman nahi izanez gero, www.kirolprobak.com helbidean bakarrik eman ahal izango da. Egunean bertan ere izango da aukera. Lasterketa 18:30etan hasiko da eta ohi bezala, parte hartzaileek 4,5 kilometroko ibilbideari bi buelta emango dizkiote.
Hernaniarren argazkia, 18:00etan Atarrabiyon
Lasterketan parte hartuko duten hernaniarren argazkia aterako du Hernaniko Kronikak eta zita 18:00etan egin da, Atarrabiyon.