Koxka elkarteak paseo bat egingo du Ave Maria parkean barrena, bihar, arratsaldeko 17:00etan, eguraldiak laguntzen badu. Paseo horretan, azalduko da, batetik, zer-nolako proposamenak egin zituen Koxka elkarteak, zer lortu den, eta zer gelditu den aurrerako. Bestetik, azalduko da: parkearen historia, landareak, etabar. Herritar guztiak daude gonbidatuta. Alderdi politikoetako ordezkariei ere bidali diete gonbitea, idatziz. Zita: sarrera nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!