Hernaniko errugbi elkarteak urtero antolatu ohi duen Garagardo Azokak gaur irekiko ditu ateak. Afalduz, kalitatezko garagardo ezberdinak edateko aukera izango da, Atsegindegin. Irekiera ekitaldia 20:00etan izango da, nesken taldearen eskutik. Aurten beraiek izango dira protagonista, taldea sortu berri baita, datorren denboraldiari begira. Azoka irekia egongo da 00:30ak arte.
Bihar ere afaltzeko aukera izango da 19:00etatik 00:30etara, eta larunbat eta igandean bazkariak ere emango dituzte: larunbatean, 12:30etatik 01:00etara eta igandean, 12:30etatik 22:00etara.
14 garagardo
14 garagardo izango dira aukeran eta jateko, ukondoa, saltxitxak eta euskal oilaskoa patata purearekin. Postrerako gazta pixka bat ere izango da.