Jolasak, dastaketa eta dantzaldiak asteburuan Ereñotzun, San Antonio Egunari aurre hartuta

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 11a, 02:00

ETXAFERO hotsekin batera hasi ziren atzo arratsaldean San Antonio Festak, Ereñotzun. Bost eguneko iraupena izango dute, atzo hasi eta asteartera bitarte­koa; eta egun haundia astelehe­nekoa izango da, Zaindariaren eguna.
Festen hasieran, atzo arra­tsal­dean, Ereñotzuko umeak izan zi­ren protagonista. Txirrita ikas­te­txean kurtso bukaerako jaialdia an­tolatu zuten, eta bertako neska-mutilek jolastuz, abestuz eta dan­tzatuz ospatu zuten ikasturte bu­kae­ra eta festen hasiera. Txupi­na­zo­aren ondoren, poteo herrikoia egin zuten ereñotzuarrek, eta gaue­rdian, Plazan elkartu ziren. Ber­tan ikusi zuten auzotarrek grabatutako lipdub-a. Ondoren, Ke­robia, Despervicio eta Gaueko Itzalak taldeak arduratu ziren festa goi­zeko ordu txikiak arte luzatzeaz.

Txapelketak, haur jolasak
eta dantzaldia gaur,
bigarren egunean

Atzo jai giroan murgildu os­tean, fes­tak gaur du jarraipena Ere­ño­-tzun. Goiz eta arratsalde, bi txa­-pelketa jokatuko dira: Bola eta Toka txapelketak. Tiraldiak goizeko 10:00etatik 11:30etara eta 17:00etatik 18:00­etara egingo dituzte. Bolan parte hartzeko, ordutegi horretan eman behar da izena. Hala ere, eguneko ekitaldi nagusiak umeei zuzendutakoak dira. Aurten aurreneko aldiz, goizean eta arratsaldean puzgarriak jarriko dituzte. Hortaz, umeak saltoka eta jolasean aritzeko nahikoa aukera izango dute, futbol zelaian. Leku berean baita ere, kasu honetan arratsaldean, haur jaialdia antolatu dute. Ume jolasak egingo dituzte bertan, mozorro eta guzti; gainera, mozorro onena sarituko dutela ere jakinarazi dute. Egun osoan jolasean aritu ostean, egunaren bukaeran txokolate goxoa hartzeko aukera izango dute.
Gauerditik aurrera, Laiotz taldea arduratuko da berta­ratutakoak dantzan jartzeaz.

Sagardo probaketa
eta bertsolariak,
San Antonio bezperan

Egun haundiaren bezperan, sa­gardoak eta bertsoak izango dute protagonismoa. Bihar, goi­­zean goiz, Hernaniko txis­tu­lariak ar­duratuko dira auzo­ta­rrak esna­tzeaz, Dianarekin. On­doren, triki­tilariak ibiliko di­ra kalejiran, eguna girotzen. Goizeko ekitaldi nagusia 11:00­etan antolatu du, Ur Mia el­kar­teak: Sagardo probaketa. Zazpi sagardotegitako sagar­doa ja­rriko dute aukeran, das­tatzeko: Elutxe­takoa, Iparra­girrekoa, Elo­­­­rrabikoa, Otsua-Eneakoa, Olai­zo­la­koa, Goi­ko Lastao­la­koa eta Larre-Gain­goa. Ondo­ren, 12:00etan, dan­tzarien emanaldia izango da Pla­zan.
Arratsaldean punta-pun­tako bost bertsolariren jaialdia izango da Ereñotzun. 19:00etan hasita, Plazan, Maialen Lujan­bio, Unai Iturriaga, Unai Agi­rre, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaz­telumendi ariko dira bertsotan. Ondoren, jaietako errifaren zozketa egingo dute.

Zaindariaren egunean,
herri kirolak, euskal jaiak, bertsolariak eta afaria

Festetako egun haundia astele­henekoa izango da, eta ospatzeko gustu guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte. Eguerdian, herri kirolak izango dira nagusi Ereñotzun. Batetik, Fausto eta Mugerza ariko dira aizkoran; eta bestetik, Haimar Irigoien eta Agustin Landarbide harria jasotzen. Hizlari lanetan Sarasola ariko da.  Saioaren ondoren, Jexux Mari Irazu eta Sustrai Colinak hartuko dute hitza, kasu honetan, bertsotan aritzeko. Eguneko lehenengo emanaldia eskainiko dute herri kirolak bukatuta.
Toka, sagardoa eta trikitixa izango dira berriz, arratsaldea girotuko dutenak. Euskal Jaiak ospatuko dituzte, 18:00etatik au­rrera. Goizean bezala, arra­tsal­dean ere, saioaren ondoren, Jexux Mari Irazu eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan; eguneko bigarren saioa eskainiko dute.
Azkenik, San Antonio zaindariaren eguna bukatzeko, afari he­rrikoia egingo dute Plazan. Afaria girotzeko gainera, ba­karrizketa saioa antolatu dute. Euskaraz egingo dituzte bakarrizketak Ione Gorros­tazuk, Olatz Etxeberriak eta Mailu Arrutik, afarian zehar.

Azken egunean,
pelota partiduak Ugaldetxon

San Antonioak agurtzeko, pelota partiduak antolatu dituzte Ugal­de­txon. 17:00etan hasita hiru partidu jokatuko dira: binaka, G. Ariz­mendik eta E. Arizmendik jokatuko dute Insausti eta Agi­rreren kontra; binaka baita ere, baina palaz, Leonet eta Senperrek osatuko dute bikotea, Gorrotxategi eta Pagolaren kontra; eta azkenik, banaka, Elor­zak jokatuko du Nobleren kontra. Pelota partiduen os­tean, Lasarte, Iurramendi, Az­piroz eta Gazte­lu­mendi ariko dira bertsotan. Festen azkeneko txan­­para toka txapelketa eta Kupela taldearen errome­ria­rekin iri­tsiko dira; eta jai amaierako suziriek agurtuko dituzte San An­--tonioak, datorren urtera arte.

EGITARAUA:

EKAINAK 11,
LARUNBATA

11:00-12:30 eta 17:00-18:00 Bola eta Toka Txapelketak.
11:30-14:00 eta 17:00-19:30 Puzgarriak futbol zelaian.
17:30 haur jaialdia futbol zelaian. Mozorro onenari saria.
Ondoren txokolatada
guztiontzat.
00:00 Laiotzekin parranda
goizaldera arte.

EKAINAK 12, IGANDEA
GOIZEZ:

08:30 Hernaniko txistulariekin diana.Trikitilariekin kalejira.
11:30 Sagardo probaketa, Ur Mia elkarteak antolatuta, plazan. Sagardote­giak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-enea, Olaizola, Goiko-Lastaola eta Larre-gain.

ARRATSALDEZ:
19:00 Bertso Jaialdia: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi.
Ondoren, jaietako errifaren zozketa.

EKAINAK 13,
ASTELEHENA:
SAN ANTONIO EGUNA
GOIZEZ:

12:30 Herri kirolak, plazan. Hizlaria Sarasola. Aizkoran Fausto Mugerza eta Jon Beltza. Haimar Irigoien eta Agustin Landarbide harri jasotzen.
Ondoren Jexux Mari Irazu eta Sustrai Colina bertsolarien lehenengo emanaldia.

ARRATSALDEZ:
18:00 Euskal Jaia: toka, sagardoa, trikitia…
Ondoren Jexux Mari Irazu eta Sustrai Colina bertsolarien bigarren saioa.
20:30 afari herrikoia plazan. Afaria girotzeko ‘Bakarrizketak’ euskaraz Ione Gorrostazu, Olatz Etxeberria eta Mailu Arrutirekin.

EKAINAK 14,
ASTEARTEA:
UGALDETXON FESTA
ARRATSALDEZ:

17:00 Pelota partiduak Ugaldetxoko frontoian
Ondoren Arnaitz Lasarte, Oier Iurramendi, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi bertsolarien emanaldia.
19:00-20:00 Toka Txapelketa.
20:30 Kupelarekin erromeria.
Jaiei amaiera emango zaie suziriak jaurtiz.


MEZAK:

Ekainak 12, igandea:
Goizeko 10:00etan
Meza Nagusia 


Ekainak 13,
astelehena:
San Antonio Eguna

Goizeko 08:00etan Meza.
Goizeko 10:30etan
Meza Nagusia. 

AUTOBUSEN ORDUTEGIA:

Her­nani (Zinkoe­nea)­-Ereñotzu:
00:00etan eta 03:00e­tan; Ereño­tzu-Her­na­ni:
00:30e­tan, 03:30etan eta
07:00e­tan.
*Autobusa debalde
izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!