Egun luzea eta oparoa dute aurrean gaur, Portun. Pelota partidua ikusgarria dute goizean, Ojuel eta Alvarezek, elkarren kontra, iazko errebantxa. Horrez gain, bertsolariak izango dira eguerdian, eta Sagardo Probaketak ere inguratuko du jendea, trikiti hotsaren laguntzarekin. Arratsaldean, dantzak izango du protagonismoa: funkya, batuka, eta Laket taldearen berbenarekin.
Jendetza, atzo
Asto karrera zen atzo, eta espero adinako jendetza bildu zuen; baita ondorengo ekitaldiek ere: pailazo eta abar.
Txapelketetako emaitzak ere eman zituzten. Lorontzi txapelketa Aihorak irabazi zuen; bigarren, Alazne; eta hirugarren, Laura. Mus Txapelketa berriz, Navarro eta Patxirentzat.
GAURKO EGITARAUA
08:00, Egunsentia, suzirien
jaurtiketarekin.
08:30, Txokolatada .
09:30, Diana txistulariekin.
11:00, Meza auzoko hildakoen alde.
11:30, Pelota partidu interesgarria: Paul Ojuel (auzoko
txapelduna)/Unai Alvarez.
12:00, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30, Sagardo Probaketa, Oihane, Itxaso eta Maialen
trikitilariek alaituta. Sagardotegiak: Altzueta, Artola, Oialume-Zar, Olaizola, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Eula, Iparragirre, Itsasburu,
Otsua-enea eta Rufino.
13:00, XXXVII. Toka eta Bote Txapelketa.
14:30, Bazkaria.
18:00, Funky eta Batuka
dantzen erakustaldia
Hernaniko Ainara dantza
eskolaren eskutik.
19:00, Motozerrarekin egindako eskulanen erakustaldia.
Jarraian, Laket-ekin dantzaldia.
00:00, Jaien amaiera Laket-ekin eta zezensuzkoa eta azken traka.