Hitzaldia, ideiak bildu eta hezkuntza proiektua lantzeko asmoz antolatu du
Hernani BHIk. 18:00etan izango da, Sandiusterrin.
Pere Pujolas, VICeko Unibertsitateko irakaslea Hernanin izango da gaur, irakasteko ereduei buruzko azalpenak ematen. Hain zuzen, ikaskuntza kooperatiboa eta hezkuntza inklusiboa izango ditu hizketagai. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, Sandiusterrin.
Hernani BHIko hezkuntza proiektua lantzen eta eztabaidatzen ari da ikastetxeko batzorde bat eta horri lotuta antolatu dute hitzaldia. Izan ere, hasieratik ikusi zuten beharrezkoa, zenbait adituren esperientziak, ideiak, iritziak... ezagutzea, ikastetxearen proiektua aberasteko.
Hori horrela, gaurko saioa ikasturte honetako bigarrena izango da, martxoaren 30ean Ramon Flecharen proposamenak bildu baitzituzten.
Hitzaldia irekia izango da eta Hernani BHI ikastetxetik herritar guztiei luzatzen diete gonbidapena, bertara azaldu eta parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!