Gimnasia Erritmikoko Euskadiko Liga jokatu zen joan den larunbatean Durangon eta bertan izan zen Hernaniko taldea. Senior B taldeak bigarren postua lortu zuen sokarekin. Honakoak izan ziren gimnastak: Ainhoa Gaspar, Nagore Alegre, Gorane Iturralde eta Maialen Beraza. Entrenatzailea: Eider Blanco. Taldeka eta banaka ere lehiatu ziren Hernaniko gimnastak, maila ezberdinetan. Senior B banaka, Maialen Berazak hartu zuen parte eta sokarekin 6garren postua lortu zuen, mazoekin 13garrena eta sailkapen orokorrean 10garren geratu zen. Kadete A mailan, Ane Maciciorrek 4garren postua lortu zuen sokarekin, 16garren postua uztaiarekin eta sailkapen orokorrean 9garren geratu zen. Maialen Garcia berriz, 7garren izan zen sokarekin, 18garren uztaiarekin eta sailkapen orokorrean, 13garrena. Kadete A taldeka, mazo proban, Hernanik 7garren postua lortu zuen eta kadete Bn, baita ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!