Alkatea erabakitzeko inbestidura saioa larunbatean izango da

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 8a, 02:00

Datozen lau urteetan Her­naniko Alkatea zein izango den erabakitzeko inbestidura saioa izango da larunbatean, 11:00etan, Udaletxeko Pleno Are­toan. Hauteskundeetan era­baki diren 17 zinegotziek beren kargua hartu beharko dute   eta zinegotzi zaharrenak eta gazteenak zuzenduko dute inbestidura saioa, legeak hala aginduta. Zinegotzi bakoitzak nahi duen Alkategaiari emango dio botoa; botoa sekretua izaten da. Horretarako lau hautagai izango dira, ordezkaritza lortu duten lau zerrendetako buruak.
Bildu koalizioak gehiengo osoa du, hau da, 9 zinegotzi, beraz, Luis Intxauspe izango da Hernaniko Alkatea datorren legegintzaldian. Alkate berriak Plenoan bertan hartuko du kargua eta gobernu taldea osatu beharko du hilabeteko epean.

Lau alderditako, 17 zinegotzi
Kargua hartzera deituta dauden zinegotziak:
- Bildu (9 zinegotzi): Luis In­txauspe, Kistiñe Lujanbio, Aitor Miner, Idurre Conde, Iker Goenaga, Gloria Men­di­nue­ta, Asier San Emeterio, Be­ñat Amenabar eta Nahiara Sanchiz.
- EAJ-PNV (3 zinegotzi): An­do­ni Amonarraiz, Jose Anto­nio Cuesta eta Maria Otaegi.
- PSE-EE (3 zinegotzi): Este­fania Morcillo, Jose Ramon Chica eta Jose Perez.
- Hamaikabat (2 zinegotzi): Iña­­­­ki Arratibel eta Iñaki Barrio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!