Hernanitik Leitzara, eta ondoren bazkaria eta Toka Torneoa

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 7a, 02:00

Igandean, Hernani-Leitza 52. ibilaldia egin zuten hainbat herritarrek, Elur Txori elkarteak antolatuta. Goizeko 05:00etan abiatu ziren elkartetik eta bidean hamaiketako ederra egin ondoren, bazkalordurako iritsi ziren Leitzara. Bazkalostean Toka Torneoa izan zuten. Horrez gain, saritu zituzten Jose Joakin Esnal, 25 aldiz ibilbidea egiteagatik, eta Jeremias Albistur, 12 aldiz ibilbidea egiteagatik. Eguraldi zoragarria izan zuten lagun eta elkarteko kideen antolakuntzari esker, egun ederra pasa zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!