Emakumeen Jabetze Eskolaren ikasturtea bukatzeko, denen gozamenerako pintxo-tertulia antolatu dute, ekainaren 16an, 19:00etan Biterin. Pintxo goxo artean maitasun erromantikoari buruz hitz egiteko aukera izango da. Ondoren, Oihulari Klown taldeko Virginia Imazen Klownklusioak ezagutuko dituzte bertaratzen direnek. Izen ematea bihar arte egongo da zabalik. Ekitaldi honetara, gizonak ere gonbidatuta daude. irantzu-j@hernani.net edo 943 33 70 17/ 943 33 68 02.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!