Dokumentala eta mahai ingurua gaur Biterin, bakeranzko bidean eman beharreko pausoen inguruan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 7a, 02:00

Lokarrik, akordioa eta kon-tsultaren aldeko herritarren sa­re­ak, TV3k ekoiztutako eta Gor­ka Espiauk zuzendutako Euri lehorra. Nazioarteko erraztaileak Euskal Herrian izeneko dokumentala aurkeztuko du gaur, 19:00etan Biterin. Ema­­nal­dia kokatzen da, Loka­rrik abian jarritako Bakeranzko bi­dea, itxaropenetik ekintzetara ize­neko zineforum zikloaren barruan.
Dokumentala Hegoafrikan, Ipar Irlandan eta Euskal He­rri­­an grabatua da eta herrialdeotan Brian Currin, Rolf Meyer, Alec Reid eta Harold Goodek egindako bitartekaritza lana jasotzen du.
Dokumentalaren ondoren mahai ingurua izango da Ju­-anjo Alvarez EHUko katedradunarekin eta Xabier Letona Ar­gia­ko zuzendariarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!