Hernaniarrek 928 aldiz eman zuten odola iaz eta Odol Emaileen elkartearen helburua bete da

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 7a, 02:00

Gipuzkoako Odol Emai­le­en elkarteak helburu bat ja­rri zuen 2010eko urte hasieran: Hernaniarrek, gutxienez, 900 al­­diz ematea odola, urte amai­e­­rarako.  Izan ere, gaur egungo eskaria betetzeko, 1.000 biztanleko herri ba­tean 50 donazio egin beharko lirateke, eta Her­naniren kasuan, 900 lagunek eman beharko lukete odola urtean. Hernaniarrek, guztira, 928 aldiz eman zuten odola iaz, beraz, helburua bete da.
Estrakzio gehien martxoan izan ziren: 70. Eta gutxien, otsailean: 38. Horietatik emai­le berriak 26 izan ziren eta organu emaileak, 6.

Gazteak animatzeko deia
Helburua bete bada ere, emaile kopurua jaitsi egin da azken aldian. 2009an 1.142 emaile izan ziren eta iaz, esan bezala, 928. Aurtengo datuak ere zer­txobait jaitsi dira. Orain arteko ba­­taz bestekoari dagokionez, hilabetean 60 estrakzio egin di­ra; iaz 77 izan ziren hilabetean. Maiatzeko datuei dagokienez, 58 hernaniarrek eman zuten odola; horietatik 2 berriak izan ziren. Pertsona bat organu emaile ere egin zen.
Hori horrela, odol emaileek dei egiten diete Herna­niko gaz­­teei odola ematera anima­tzeko. Eta askorik itxoran ga­be, gaur bertan izango da auke­­ra odola emateko eta or­ga­­nu emaile egiteko. Anbula­toriora jo behar da, 18:30etatik 20:30etara.
Odola emateko baldintzak dira, besteak beste, 18-65 urte bitartean izatea, gutxienez 50 kg pisatzea eta osasun ona izatea. Odola emateko ez da baraurik joan behar. Urtean egin daitezkeen odol estrakzioei dagokienez, gizonezkoek odola lau aldiz eman dezakete, eta emakumezkoek, hirutan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!