Hamaikabat alderdiak prentsa oharrean adierazi du, Marian Beitialarrangoitia Alkateak autokritika pobrea egin zuela Kronikan, joan den astean egin zitzaion elkarrizketan. H1!-ek kritikatzen du, Alkateak onartzen duela komunikazioan huts egin duela, aurreko legegintzaldian, eta ea orduan zergatik itxi duen interneteko foroa. «komunikazioan profesionala den batek esatea, komunikazioan failatu duela, txiste bat da. Zer esan nahi du horrekin, komunikazioan asmatu izan balute, berak hartu dituen erabaki autoritarioak jendeak hobeto ulertuko zituela? Inposizioa nabarmena izan da: Atez Atekoa parte hartzerik gabe onartu dute, eta erreferenduma eskatzen zuten milaka lagunen kontra; eta hori gestionatzen duen enpresa txiringito ilun bat da. Zertan hobetuko zuen komunikazio on batek hori guztia? Beitialarrangoitiak itxi du Udaleko foro publikoa, ez ahaztu, eta hernani.net berria sortu du, iritzirik emateko aukerarik gabea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!