Kerobia taldea, besteak beste, ostiralean Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 7a, 02:00

Joan  den asteburuan Mus Txa­­­pelketa eta Mendi Laster­ketarekin giroa zertxobait be­rotu bada ere, Ereñotzuko San Antonio Jaiak ostiralean hasiko dira kanpai zarata­tsu­en eta suzirien laguntza­re­kin. Hori arra­tsaldeko 20:00e­tan izango da, baina aurretik, 15:30e­tan, Txi­rritako ikasleek kur­­­tso bu­kaerako jaialdia egin­­­­go dute, ikastetxean bertan.
Ostiralean indartsu hasiko dira jaiak Ereñotzun, izan ere, hiru musika taldek kon­tzertua eskainiko dute 00:30e­­tatik aurrera eta talde horien artean izango da Ke­robia, Iruñeako talde ezaguna. Horrez gain, The Zepo talde hernaniarra eta Gaueko itzalak talde lasartearra ere izango dira.

Afari herrikoirako,
txartelak salgai

Ostiraletik asteartera luzatuko dira festak eta ekintza ugari izango dira egunero. Astelehe­nean, San Antonio Egunean, esaterako, afari herrikoia izan­go da eta afaria girotzeko, Bakarrizketak. Txartelak Ur Mia elkartean daude salgai eta 667 664 424 telefonora deituta erreserbatu daitezke. Prezioa: 20 euro.
Ostiral eta larunbat gauean autobus zerbitzua izango da doan.

Mikel eta Jon, Mus Txapelketako irabazleak
Ostiralean XXVI. San Antonio Mus Txapelketa jokatu zen Ur Mia elkartean eta Mikel eta Jon izan ziren irabazleak. Bigarren postuan Manueltxo eta Borda geratu ziren; hirugarrenean, Gregorio eta Joxemiel; eta laugarren postuan, Aitzol eta Unai.

EGITARAUA:

EKAINAK 10, OSTIRALA
15:30 Txirritako ikasleen jaialdia.
20:00 Festen hasiera kanpai zarata­tsuen hotsez eta suziriak jaurtiz.
Ondoren poteo herrikoia.
00:00 Denok plazara!
00:30 Kontzertuak: Kerobia, The Zepo eta Gaueko itzalak.

EKAINAK 11, LARUNBATA
11:00-12:30 eta 17:00-18:00 Bola eta Toka Txapelketak.
11:30-14:00 eta 17:00-19:30 puzgarriak futbol zelaian.
17:30 haur jaialdia futbol zelaian. Mozorro onenari saria.
Ondoren txokolatada guztiontzat.
00:00 Laiotzekin parranda goizaldera arte.

EKAINAK 12, IGANDEA
08:30 Hernaniko txistulariekin diana.
Trikitilariak kalejiran ibiliko dira.
11:30 sagardo probaketa, Ur Mia elkarteak antolatuta, plazan. Sagardote­giak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-enea, Olaizola, Goiko-Lastaola eta Larre-gain.
19:00 Bertso Jaialdia: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi.
Ondoren, jaietako errifaren zozketa.

EKAINAK 13, ASTELEHENA:
SAN ANTONIO EGUNA

12:30 herri kirolak, plazan. Hizlaria Sarasola. Aizkoran Fausto Mugerza eta Jon Beltza. Haimar Irigoien eta Agustin Landarbide harri jasotzen.
Ondoren Jexux Mari Irazu eta Sustrai Colina bertsolarien lehenengo emanaldia.
18:00 Euskal Jaia: toka, sagardoa, trikitia…
Ondoren Jexux Mari Irazu eta Sustrai Colina bertsolarien bigarren saioa.
20:30 afari herrikoia plazan. Afaria girotzeko ‘Bakarrizketak’ euskaraz Ione Gorrostazu, Olatz Etxeberria eta Mailu Arrutirekin.

EKAINAK 14, ASTEARTEA:
UGALDETXON FESTA

17:00 pelota partiduak Ugaldetxoko frontoian
Ondoren Arnaitz Lasarte, Oier Iurramendi, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi bertsolarien emanaldia.
19:00-20:00 Toka Txapelketa.
20:30 Kupelarekin erromeria.
Jaiei amaiera emango zaie suziriak jaurtiz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!