Joan den asteburuan Atletismoko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen absoluto mailan, Ordizian eta Donostian. Ordizian, Maitane Iruretagoyenak hartu zuen parte 100m-ko proban eta 4x100m erreleboan. 100m-ko proban zilarrezko domina lortu zuen 12.08 denbora eginda eta denboraldiko marka egin zuen (pertsonala 11.95). Erreleboan, berriz, urrezko domina lortu zuen Atletiko San Sebastian taldearekin, errekor berria eginda. Donostian, berriz, Julen Iruretagoyenak hartu zuen parte eta altuera jauzian brontzezko domina lortu zuen 1,72m jauzia eginda (marka pertsonala lortu zuen eta Espainiako Txapelketan parte hartzeko minimatik zentimetro batera geratu zen).
Bestalde, Maitane Iruretagoyena Salamancan izango da bihar, Nazioarteko Topaketa batean. Bertan, Espainiako Selekzioarekin 4x100 erreleboan hartuko du parte. Horrez gain, 100 eta 200m-ko probak egingo ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!