Gipuzkoako Elkarteek itsas-arrantza txapelketa jokatu zuten joan den astean, eta Txantxangorriko kideak ederki ibili ziren, Pasaiko uretan. 50 onenen artean sartu ziren hiru hernaniar, 170 arrantzaleren artean: 14garren postuan, Adriana Alexandro, 405 gramoko karraspioa (durdoa) harrapatuta; 20garren postuan, Paco Vilches, 342 gramoko karraspioarekin; eta 42garren postuan, Juan Daniel Calvo, 170 gramoko karraspioarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!