Aitor Olalla hernaniarrak hasiera ederra eman dio Nafarroako Copa Open txapelketari, joan den astean hirugarren postuan bukatu baitzuen, Junior Amateur 1.000 kategorian. Nafarroa eta inguruetako motozaleentzako antolatu dute lehenengoz txapelketa hau, eta lehiaketetan ohitzen joateko primerakoa da. Karrera gehiago falta dira txapelketa bukatzeko, eta oraingoz, leku ederrean da hernaniarra. Aurreko karreran, ia 50 hernaniar joan ziren Aitor Olalla Flako animatzera, eta aurrerantzean ere ez du laguntza faltarik izango, seguruenera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!