Lahar Elkargoa, Hernaniko helduen bizitza goxatzen

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 5a, 02:00

Irati Sarasua Arabaolaza

Zahartzaroa bizitzaren garai garrantzitsua izaten da.  Besteen laguntza behar izaten denean, askok karga moduan sentitzen dute euren burua, eta garrantzitsua da garai horretarako prestatzea. Egoe­ra animiko horiei aurre egiten lagun­tzeko sortutako taldea da Lahar Eskuhartze Psi­ko­so­zialerako Elkargoa. Laharrek Hernaniko Zaharren Egoitzan eta Jubilatu etxean lan egiten du ekintzak eginez.

Hernaniko Osasun eta Gi­zar­te Ongintzarako Udal Pa­tro­natuak adineko pertsonei zuzenduriko bi zerbitzu ematen ditu, elkarte honen bidez:
1) Zaharren Egoitzan, eskuhartze psikosozialeko zer­­bitzua.
2) Jubilatu etxean, osasun eta ongizaterako proiek­tua.

Zaharren Egoitzan egiten diren ekintzen helburua da, adineko pertsonen beharrak asetzea, eta ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak ematea. Horretarako, besteak beste, ondorengo arloak har­tzen dira kontuan: osasuna eta ongizatea, alderdi fisikoak, psikologikoak, aisialdikoak eta kulturalak.

Helduei proba psikologikoak burutzen zaizkie urtero, euren egoera ezagutzeko, eta Lahar Elkargoak eskuhartze psikosoziala, prebentzioa eta formakuntza eskaintzen ditu

Jubilatuen etxeko ekintzak Goiz Eguzki Hernaniko Gizarte Zentruan burutzen dira. Proiek­tuaren helburu nagusia prebentzioan lan egitea da, alegia, berekasa ondo molda­tzen diren helduei laguntzea, zahartzaroarekin lotutako zen­­bait arazo ebitatzen: depresioa, berekasa ez moldatzeko bildurrak... Ekintza ezberdinak eginez ongizatea, banakako autonomia, aukeratzeko gaitasuna, bizitzako egoerak gainditzeko gaitasunak eta norbanakoaren zaintza susta­tzen dira.

Egiten diren ekintzak, honakoak: gimnasia, koordinazio ariketak, erlajazioa, prentsa irakurri, psikoestimulazio ariketak, memoria entrenatu, bingoa, eskulanak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!