Ez zuten lan makala hartu atzo ere Santa Barbara elkarteko kideek. Txakolin Eguna zuten, eta elkarteko terrazan festa polita jarri zuten, horren aitzakian. Bai jendea inguratu ere; 200 txakolin botila eta 1.000 pintxo berdindu zituzten, hortxe-hortxe, inguratu zirenek. Getariko Txakolina denominaziodun edariak izan zituzten: Getaria bertakoak bi: Ameztoi eta Agerre; eta Zarauzkoak beste bi: Santarba eta Basalore.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!