Bigarren Fasea irailean hasiko da, eta 32 bertsolari pasako dira, Lehenengo Fasetik. Hernaniko Bertso Eskolako bi kide pasa dira, dagoeneko: Agin Rezola (lehenengo postuan oraingoz) eta Unai Gaztelumendi (zortzigarren postuan). Iker Osak ere aukera dezente ditu pasatzeko (gaurko saioen faltan, 26garren postuan dago). Arnaitz Lasartek aukerarik ez du, dagoeneko.
Faborito nagusiak, aurrera
Lehenengo Fase honetan, baziren faborito batzuk hurrengo fasera pasatzeko, eta ia denek aurrera egingo dute, ezustekorik ezean: Jokin Uranga, Iñigo Eizagirre, Nahikari Gabilondo, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde, Ibai Esoain, Nerea Elustondo... Faborito potoloagoak, hurrengo fasean sartuko dira, irailetik aurrera.
Lehenengo fasea - Azken saioa
- Asier Azpiroz: GAUR -11:30- Zumarraga - Zelai Arizti aretoa.
- Agin Rezola - Sailkatua
- Unai Gaztelumendi - Sailkatua
- Iker Osa - Sailkatzeko postuetan
- Arnaitz Lasarte - Aukerarik ez