20 urteko sasoiarekin, gaur ere Osiñagan jai!

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 5a, 02:00

atzo umeek ekin zioten fes­tari, eta gaur zaharrak go­go­ratuz hasiko dute eguna, Osi­ña­gan. 20 urtez ari dira festak antolatzen auzoan, eta ez dira kamustu; egunotako irudia ikusi besterik ez da, horretarako: generazio guz­tiak batean ibili baitira. Gaur auzokoak eta hel­duak gogoratzen hasiko dute eguna. Eguerdi partean, 1943­an jaiotako Arantxa Altuna Pe­­rropa (Lepa-Txiki) base­rri­koa eta Nikolas Goikoetxea Elo­­rrabikoa omenduko di­tuzte, eta plaka bana emango zaie. In­darrak pelotan botako dituzte, helduek, eta apurrik geratzen bazaie, auzotarren trikiti ema­naldia dute, bazkal aurretik. Giroa jartzen, egun guz­tian, Peña eta Telleria ber­tso­lariak, eta Xapre eta Furriela trikitilariak.

Desafioa, gazteek

Imanol Paolla eta Mikel Az­konetak irabazi zuten atzo­ko desafioa, aizkoran, txingan, eta korrika. Jon Larrañaga Larra eta Joxe Mari Miñei 25 segundu ingurura ibili ziren proba gehienean, eta azke­neko momentuan soilik lortu zuten inguratzea, 5 segundu inguru­ra. Ez zuten nahikoa izan, ordea. Gazteak nagusi. Desafioak bakarrik ez, atzo ekitaldi guztiek bildu zuten jendea Osiñagan. Ba­kai­lo eta sagardo probake­tan, Laio­tzen dantzaldian, auzo­tarrek 20 urtez bezala bete zuten atzo ere, Arriatsu.

GAURKO EGITARAUA

  • Egun osoan: XAPRE trikitixa taldea giroa alaitzen.
  • 12:00: Auzokoak gogoratuz beheko zubian.
  • 12:30: Helduen arteko pelota partiduak.
  • 13:00: Auzoko trikitilarien saio berezia.
  • Ondoren: Telleria eta Peñagarikano bertsolariak.
  • 14:00: Herri bazkaria Arriatsun.
  • 18:00: Abere dema ikusgarria: Imanol `Paollaren´eta Azkonobietaren zaldiak. 800kg harriarekin.
  • Eta gainera...
    Auzoko baserri eta etxeen argazki erakusketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!