Igandean ere, bada festarako aukera, Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 4a, 02:00

l Auzoko nagusiak ere gogoan izango dituzte gaur, eguerdian, Arantxa Altuna eta Nikolas Goikoetxea. l Telleria eta Peñagarikano bertsolariak eta Xapre taldea ariko dira, egun guztian. l Abere Dema igandera pasa dute aurten. Azkonobieta eta Paollaren zaldiak, 800 kiloko harriarekin.

Ospakizun urtea dute aurten Osiñagan, 20 urte baitira jaiak antolatzen dituztela. «Ilusio berdin berdinarekin» antolatu omen dituzte aurtengo jaiak ere; hori diote, behintzat, Jai Batzordeko ki­deek. Eta hala izango da, bai baita aukera bi egunetan festarekin gozatzeko.

1943an jaiotakoak gogoan
Arantxa Altuna eta Nikolas Goikoetxea omenduko dituzte gaur, ohitura baita, auzoko helduei eskerronezko plaka urtero ematea.

Bertsolariak eta trikitilariak lagun, bazkari herrikoia
Bertsolari gutxik ezagutuko dute Osiñaga, Millan Telleria eta Angel Mari Peñaga­ri­ka­nok baino hobeto. Urtero festa paregabea jartzen dute Albizturko bi bertsolariek, eta lagunak ere neurri neurrikoak ekartzen dituzte: Xapre eta Furriela trikitilariak. Aurten ere hortxe izango dira denak. Eta arratsaldean, tripa ondo beteta: Abere Dema, 18:00etan. Hura bukatuta, dantza saioa, Xaprerekin. 

Osiñagako etxe eta baserriak ikusgai daude, argazkietan 

Osiñagako auzotarrak bakarrik ez, baserri eta etxeak ere denak Arriatsun sartuta daude atzo eta gaur, argazkietan bilduta. Auzo Elkarteak argazki erakusketa antolatu du, eta 40-50 argazki jarri ditu Arriatsun, bi egunotan kuriosoenek ikusi ditzaten. Osiñagako etxe eta baserri gehientsuenak betirako harrapatuak geratu dira, irudietan. 

AGURRA

Osiñagako jaiak
Hoberena zain du
Horrelako girorik
Ezin da berdindu
Auzoak aurten ere
Detaileak zaindu
Panderoari eragin
Soinua astindu
Zahar eta gazteak
Bertan maitemindu

Jai Batzordeak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!