Ondarruko Triatloi Olinpikoan gaur, Zumitza taldeko kideak

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 4a, 02:00

Triatloi Olinpikoa izango da gaur Ondarrun eta bertan hartuko dute parte Zumitza taldeko kideek. 1.500m egingo dituzte igeri, 40km bizikletan eta 10km korrika. Bestalde, sprin disziplinako triatloi proba izan zen Hondarribian maiatzaren 21ean eta bertan, Zumitza taldeko 4 taldekidek hartu zuten parte: Xabat Aizpiolea, Asier Ocon, Iñaki Eizmendi eta Lander Muñoak. Proba honetan, 750m egin zituzten igeri, 20km bizikletan eta 5km korrika. Emaitzak, honakoak: Aizpiolea 88garren, 1:15:53 denborarekin; Asier Ocon 175garren, 1:22:18 denborarekin; Iñaki Eizmendi 212garren, 1:24:12 denborarekin; eta Lander Muñoa 213garren, 1:24:12 denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!