Mountain bike zeharkaldia bihar, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 4a, 02:00

Goizuetako Iskibi kanpinak II. mountain bike zeharkaldia antolatu du bihar. Izen ematea 08:30etan hasiko da eta irteera 10:00etan izango da, kanpinetik. Bi zirkuitu egongo dira aukeran: luzeenak 34km izango ditu eta motzenak, 25km. Izen emateak 10 euro balio du. Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da, parte hartzaile guztiak aseguratuak egongo dira, abituailamendu gune bat izango da eta bukaeran, luntxa, opari zozketa, dutxak eta txirrindak garbitzeko aukera ere izango da. Bazkaltzeko menua ere prestatuko dute, 12 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!