urtero bezala, San Joan jaien barruan, Kuadrilen Eguna izango da ekainaren 25ean eta ohi bezala, kuadrilen bazkaria izango da. Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez, aurten txartelak mugatuak izango dira eta aurrez erosi beharko dira; hau da, egunean bertan ez da txartelik izango salgai. Guztira, 600 txartel jarriko dira salgai, beraz, lehenbailehen erosteko dei egin dute. Txartelak salgai egongo dira Garin eta Goiz Argi tabernetan, 10 euroren trukean. Kuadrilen Egunari ekiteko, bazkalaurretik triki poteoa izango da, 12:30etatik aurrera, Garin tabernatik abiatuta.
Kalejira eta Akerren
25garren urteurrena
Bazkalostean, sekulako kalejira batek herriko kaleak alaituko ditu. Kuadrilen festa honek, arratsaldeko 19:00etan izango du amaiera. Ordu horretan, herriko pertsonaia maitatu batek, Gure Akerek merezitako omenaldia jasoko du, bere 25garren urteurrena dela eta. Txoznak ireki ondoren izango da.
Festa egunari begira, Gazte Asanbladatik mezua zabaldu dute: «Gauzak ondo egin eta guztiok batera goza dezagun!».