«Auzitegi Nagusiak kautelazko neurria bakarrik utzi du bertan behera, alkateak kontu haundiagoarekin egin behar lituzke balorazioak»

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 4a, 02:00

Hamaikabat alderdiak dio hondakinak biltzeko konpetentziaren inguruko epaia oraindik ez dela eman eta alkateak itxaron egin beharko lukeela ezer esan aurretik.

«Alkateak kontu haun­dia­­goa­rekin egin beharko li­tuz­­ke balorazioak. EAEko Auzi­tegi Nagusiak kautelaz­ko neurria bakarrik utzi du bertan behera. Konpeten­tzi­en inguruko epaia oraindik ez da eman eta itxaron egin beharko luke ezer esan aurre­tik», azaldu du Hernaniko Hamaikabat alderdiak. Donostiako Auzitegiak sus­­­­­­penditu egin zuen aza­roan, Hernanik San Markotik konpetentziak hartzea hon­da­­kinak biltzeko, konpe­ten­tziak zeinenak diren esango duen epai definitiboa eman bitarte­an. EAEko Auzitegi Na­gu­si­ak, berriz, bertan behera utzi zuen orain bi aste kau­te­laz­ko neurri hori. Ma­rian Bei­ti­a­la­rrangoitia al­ka­tea pozik ager­tu zen ebaz­penarekin eta Atez Atekoa­ren aurkako era­soek huts egin zutela azaldu zuen. Dena dela, epaiak epai, Hamaikabatek argi dio Atez Atekoa salatzen jarraituko dutela «sistema garestia dela­ko eta ez delako eraginkorra eta osasungarria». Garbita­ni­a­ri buruzko azalpenak eska­tzen ere jarraituko dutela dio. Eta gaineratu du: «Marian Beitialarrangoitia gogoan izan­go dugu Hernaniko alka­terik okerrena izateagatik».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!