Tilosetatik Elizatxora ibilaldia eginez hasiko du ikastolaren eguna, Langilek

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 4a, 02:00

Ibilaldiaz gain, hamaiketakoa, jokuak, bazkaria, play backa, dantzaldia, puzgarriak, graffitiak... izango dira, 10:00etatik aurrera.

Langile Ikastolak Ikasto­laren Eguna ospatuko du gaur. Goizeko 10:00etatik aurrera, ekintza ugari izan­go dira. Hasteko, Laubidie­tako 4garren mailako ikas­le­en emanaldia izango da, Kantuz Musika Eskolaren gidaritzapean. Eta jarraian, Punkik ibilaldia hasiko du. Tilosetatik Elizatxora anto­la­tu dute ibilaldia. 11:30ak aldera iritsiko dira Elizatxo auzora eta bertan, hamaiketakoa izan­go dute zain. Sagardoa eta ura doan banatuko dira. Ho­­rrez gain, haur, irakasle eta gurasoentzako jokuak izango dira. Nahikoa jolastu ondoren, 14:00etan, bazkaltzeko aukera izango dute. Bazkaria Tilosetan edo Atsegindegin izango da, eguraldiaren arabera.

Arratsaldean musika eta graffitiak, besteak beste
Bazkalostean, play back emanaldia eskaniko dute guraso eta irakasleek, eta ordubete beranduago, dantzarako giroa jarriko du Modestok. Joku, tailer eta gaztelu puzgarriak ere izango dira. Horrez gain, graffiti tailerra antolatu dute 16:30etan, Tiloseta atzekaldean, LH6 eta DBHko ikasleentzat. Festak 19:00ak arte iraun­go du, ordu horretan Punki Laubidietara itzuliko baita, datorren urtera arte.

EGITARAUA:
10:00, Laubidietako 4. mailako
ikasleen emanaldia, Kantuz Musika Eskolarekin, Tilosetan eta ibilaldiaren hasiera Punkirekin.
11:30, Hamaiketakoa Elizatxon. Haur, irakasle eta gurasoentzat jokuak.
14:00, Bazkaria Tilosetan edo Atsegindegin, eguraldiaren arabera.
15:00, Play back emanaldia.
16:00, Dantzaldia Modestorekin.
Joku, tailerra eta gaztelu puzgarriak.
16:30, Graffiti tailerra Tiloseta atzekaldean, LH6 eta DBHko ikasleentzat.
19:00, Punki Laubidietara itzuliko da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!