Bete da korrikalari kopurua eta bihar ez da aukerarik izango izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 4a, 02:00

Bihar, Ereñotzuko I. Mendi Lasterketa izango da eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, korrikalari kopurua bete da eta bihar ez da aukerarik izango izena emateko. Guztira 200 korrikalarik hartuko dute parte eta Oindi igo eta jaitsi beharko dute (12,7km). 10:00etan abiatuko dira plazatik. Antolatzaileek eskaera egin dute, ahal izanez gero, kotxea konpartitzeko, bertan arazorik ez izateko aparkatzerakoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!