Joan den larunbatean, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Elkartasun Eguna izan zen Hernanin eta eguna aurrera ateratzea posible egin zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Hernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. «Egun aparta izan zen, ekitaldiz josia eta giro bikainarekin. Hau guztia posible izan zen, lanean laguntzen ibili zineten guztiei esker eta baita antolatu ziren ekitaldi guztietan parte hartu zenutenei esker ere».
«Elkartasunak
asko goxatzen du»
AAMak gaineratu du argi geratu dela elkartasunaren garrantzia eta beharra: «elkartasunak asko goxatzen du, euskal preso eta iheslariekiko urruntasuna apurtuz eta eskubide urraketak salatuz».
Hori horrela, elkarrekin bidea eginez jarraitzeko dei egiten du: «Jarraitu dezagun horrelako egunak posible egiten, euskal preso eta iheslarien eskubideak bermatuak izan arte».