Jatorri ezberdinetako hernaniarrek euskerarekin bizitako esperientziak ezagutzeko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 3a, 02:00

Parte hartuko dute 60-70 hamarkadan etorritako hernaniarrek, euskaldunek, erdaldunek... Topaketa 19:30etan izango da Biterin.

Euskara denon elkargune? izeneko topaketa izango da gaur Hernanin. Belaunaldi eta jatorri ezberdinetako hernaniarren arteko topaketa, hain zuzen. Bertan aukera izango da ezagutu eta konpartitzeko, bi hizkuntza edo gehiagotan bizi izateak dakartzan erronka, deserosotasun, aukera eta esperientziak. Parte hartuko du­te: 60-70eko hamarkadan Hernanira bizitzera etorritakoek, adin eta bizipen desberdineko euskaldunek, er­dal hiztunek (bertakoak nahiz kanpokoak), jatorri eta hizkuntza desberdineko e­tor­­kin berri­ek... eta gai ho­ri­en bueltan parte hartu nahi du­­ten herritar guztiek. Mo­de­ratzaile lanetan Petra El­ser, Banaizbagara elkar­te­ko irakaslea ariko da. Batez ere gazteleraz izango da, bai­na itzultzeko aukera egongo da, besteak beste, euskera, fra­n­tsesa, ingelesa eta arabierara. Topaketa 19:30etan izango da, Biterin. Antolatzaileak di­ra: Banaizbagara elkartea, AEK Hernani, Dobera Eus­kara Elkartea, Amher eta Hernaniko Udaleko Euskara eta Immigrazio Saila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!