Osiñaga festa leku, 20 urtez

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 3a, 02:00

Bihar eta etzi giro paregabea izango da Osiñaga auzoan. Bihar goizean umeak izango dira protagonista eta arratsaldean, desafioa, besteak beste.

Osiñaga auzoko jaiek 20 urte betetzen dituzte aurten eta 20 urte hauetan izandako giroak bizirik jarraitzen du. Horren lekuko da aurtengo egitaraua. Joan den larunbatean Juan Mari Beltranen Orhiko Xoria musika emanaldiaz gozatzeko aukera izan zen eta bihar eta etzi ekintza ugari izango dira, goiz eta arratsalde. Bihar goizean, esaterako, haurrak izango dira protagonista, beraiei zuzendutako mountain bike ibilaldia antolatu baitute auzoan zehar, 10:00etatik aurrera. 12:00e­tan txupinazoa eta haur jolasak ere izango dituzte. On­do­ren, bazkaria eta auzoko gazteen arteko pelota partiduak izango dira. Arratsaldean, nabarmen­tzekoa da, besteak beste, bi kuadrilen arteko desafioa. Imanol Paolla eta Mikel Az­ko­neta, eta Larra eta Joxe­ma­ri Miñei zein baino zein ariko dira aizkoran, txingan eta korrika, 17:30etatik aurre­ra. Ondoren, bertso saioa, sa­gar­do eta bakailu dastaketa eta dantzaldia izango dira, Laiotz taldearekin.

Baserri eta etxeen erakusketa
Jaiek iraun bitartean, erakusketa ederraz gozatzeko auke­ra izango da; auzoko baserri eta etxeen argazkiak egongo dira ikusgai.

EGITARAUA

Larunbata:
10:00 Mountain bike haurrentzat. Ondoren hamaiketakoa
12:00 Txupinazoa eta haur jolasak
14:00 Bazkaria, guretzat
16:30 Auzoko gazteen pelota partidua
17:30 Herri kirolak: desafiio ikaragarria.
19:00 Bertso saioa Hernaniko eskolako bertsolariekin
19:30 Sagardo eta bakailu dastaketa auzo­ko trikitilari eta Doinu Zale taldearekin.
20:30 Dantzaldia Laiotzekin
Igandea:
‘Xapre’ trikitixa taldea, egun osoan.
12:00 Auzokoak gogoratuz,
beheko zubian.
12:30 Helduen arteko pelota partiduak
13:00 Auzoko trikitilarien saio berezia
Ondoren, bertsolariak: Telleria eta Peñagarikano.
14:00 Bazkari herrikoia, Arriatsun
18:00 Abere dema ikusgarria: Imanol ‘Paolla’ren eta Azkonobietaren zaldiak 800 kiloko harriarekin.
20:00 Dantza ‘Xapre’ taldearekin

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!