Lau txakolin aukeran gaur, Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 4a, 02:00

Txakolin Eguna izango da gaur Santa Barbara elkarteak antolatuta, 12:00etatik aurrera. Txakolina probatzeko, edalontzia erosi besterik ez dago. Pintxoak ere izango dira.

Santa Barbara elkarteak Txakolin Eguna antolatu du gaur, beste urte betez. El­karteko lorategian izango da, 12:00etatik aurrera. Ber­ta­ra gerturatzen denak nahi adi­na txakolin probatzeko auke­ra izango du, Santa Barbara elkarteak pres­tatutako pin­txoez lagunduta. Horreta­ra­ko, edalontzia ero­si besterik ez da izango. Lau txakolin­degitako txokolina izango da aukeran.

17 urteko ibilbidea
Aurtengo Txakolin Egunak 17garren edizioa du, 1995ean hasi baitzen Santa Barbara elkartea ekitaldi hori an­to­latzen. Ordutik hona ibilbide luzea egin du eta elkartearen eta Hernaniko herritar asko­ren agendan ezinbesteko zita bihurtu dela esan daiteke. Elkarteko zuzen­da­ri­tzak her­­­­naniarrak gonbi­da­tzen di­tu ber­tara hur­bildu eta txa­ko­li­naz eta la­gunarteaz gozatzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!