Aurtengo Garagardo Azokak ostegunean irekiko ditu kañeroak eta igandera bitarte, garagardo ezberdin ugari probatzeko aukera izango da. Eta garagardoaz gain, halako azoketan ohikoak diren ukondo eta saltxitxak ere bai, patata purearekin. Baita euskal oilaskoa ere. Hori guztia Atsegindegin izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ekitaldi nagusia, berriz, 20:00etan izango da eta aurten, emakumezkoen taldeak izango du protagonismo berezia.
Asteburuan bazkaldu eta afaltzeko aukera
Ordutegiari dagokionez, ostegun eta ostiralean afaltzeko orduan izango da azoka zabalik, hau da, 19:00etatik 01:00etara. Larunbat eta igandean, berriz, afaltzeaz gain, bazkaltzeko aukera ere izango da 12:00etatik 16:00etara.