Goizuetako martxan izena emateko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 2a, 02:00

Txinparta taldeak Goizuetara ibilaldia antolatu du larunbatean eta bertan parte hartu nahi duenak gaur du izena emateko azken eguna. Izena emateko taldeko kideren batekin hitz egin behar da. Goizeko 07:00etan abiatuko dira Plaza Berritik eta Goizuetara iristean, autobusa zain izango dute Hernanira itzultzeko. Ondo­ren, Txantxangorri elkartean bazkaldu eta Sagardo Txa­pelketa egingo dute, 34garren aldiz. Bakoitzak bi botila sagardo eraman behar ditu, nahi duen lekutik. Bazkaldu ondoren sariak banatuko dituzte, bertsotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!